XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URRUÑA

Tink atxik elkartearen biltzar nagusia

Tink-Atxik gure herriko xaharren elkarteak bere biltzar nagusia egiten zuen joan diren egun horietan.

Biltzar nagusi hori elkartearen lehendakariak Iribarren andereak hasten zuen ongi etorria eginez eta minuta batzuk ixiltasun galdatuz joan den urtean hil diren elkarte hortako 7 partaidentzat.

Ondotik Arbien Jaunak presentatzen zituen elkarte horren ekintzak, diru mailako kontuak eta abar.

Hor erakusterat emaiten zuen elkarte horren dinamismoa, joan den 91ko urtean frango pidai antolatuak izan baitziren Hazparne, Senpere, Amou eta Hossegor herrieri buruz.

Oroitarazten zuen ere nola elkarte hori joan den Uztailean izan zen Ahatearen bestan parte hartzerat Pausu eta Urruñako besta komiteekin.

Bertzalde urte hortan ere Ussaralde jaun anderek beren karguak uzten zituzten hauk baitziren lehendakari eta sekretario.

Horiek hola beren bulego berria hautatzen zuten: hor hautatuak ziren Ussaralde anderea, Sardigne, Larzabal, Hiribarren eta Arruabarena jaun andereak.

Biltzar nagusi hori bukatzen zuten urrupaldi eta bazkari eder batekin.

Beraz ikusten dugun bezala, gure herriko xaharrek ez dute griñarik ukaiteko holako elkarte alaitsu batekin eta segur naiz ainitzek nahi luketela jadanik erretretan sartuak izan.

Abisu

Herritarrak gure herriko talde abertzaleak bilkur bat antolatzen du helduden otsailaren 21ean Lissaritzeko salan, aratseko 8ak eta erditan.

Hor frango gauza izanen dira aipatzeko eta partikulazki heldu diren hauteskundeak.

Pilota

Urruñarrak elkarteko pilotariak ari ziren txapelketetan joan diren egun horietan: horra beraz zer izan diren partida horien emaitzak:

- Xitoetan: D. Iribarren eta F. Onchalok beren partida irabazi dute Senpereko ekiparen kontra 40 eta 14.

Final erdietan ariko dira Uztaritzen kontra.

- Gaztetxoetan: Lissardy anaiek galdu dute Azkainen kontra 40 eta 22.

- Adinekoetan: buruz buruzka Patrick Ezcurra Urruñarrak irabazi dute Curutchet-en kontra 40 eta 14, eta Paul Zugastik ere irabazi Erramousperen kontra 40 eta 28; aldiz, lehen mailan A. Ezcurra eta J.F. Zugastik galdu 40 eta 16.

- Paletan: Frantziako txapelketan J.P. Urrutia eta Beñat Larretche frango gaizki hasi dituzte lehenbiziko bi partidak galduz.